Bassaricyon neblina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bassaricyon neblina
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaProcyonidae
GeneroaBassaricyon
Espeziea Bassaricyon neblina
[[Kristofer M. Helgen, Roland Kays, Lauren Helgen, Mirian T. N. Tsuchiya, Aleta Quinn, Don E. Wilson, Jesús E. Maldonado, C. Miguel Pinto|]], 2013
Banaketa mapa

Olingitoa (Bassaricyon neblina) ugaztun haragijale bat da, Procyonidae familiakoa. Kolonbiako eta Ekuadorreko Andeetan bizi da. Bere identifikazioa espezie independente bezala 2013ko abuztuaren 15ean argiratu zuten Smithsonianen.[1] 35 urteetan mendebaldeko hemisferioan identifikaturiko lehenengo espezie haragijale bilakatu zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gorputza (buruarekin) 33,5 cmko luzera hartzen du eta bere buztana 42,5 cmko luzera du. Gutxi gora-behera 900 gr pisatzen du eta begi handiak ditu. Olingitoaren azala indartsua eta gogorra da. Haren ilea marroi-laranja da edo baita ere gorri-beltza.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andeetako mendien basoetan bizi dira 1.500 eta 2.800 metroko altueran.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean olingitoak gauez ateratzen dira eta bakarka ibiltzen dira. Gainera, zuhaitzetan bizi dira eta saltoetan adituak dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olingitoak normalean fruituak eta intsektuak jaten ditu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kume bat baino ez du erditzen bakoitzean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]